Festa dela eta txango bat egitera joan gara familian.
Egun aproposa, eguraldi ona, konpainia bikaina… dena primeran doa. Halako batean semeari entzuten diot.
- “Aita!, opari bat zuretzat!”
Urduri dirudi, beraz azkar hurbiltzen naiz eta, oh sorpresa, zulo bat enbor batekin estalita.

Harriko froga egitean 5 segundoko jeitsiera entzuten da, honen ondoren ez gara ausartzen zenbat metro diren esatera baina…
Mila esker Arkaitz opariagatik!!!
Partaideak: Amaia, Arkaitz eta Jaime.